

Banekien egunak intentsoak izango zirela, baina dagoeneko ohituta nago goizeko 8tan etxetik urten eta 22.30an itzultzera. Horrek ez nuen lasaitzen, ez dakit zergaitik baina urduri nengoen, goizean bost ordu klase, eta kurtsoa bukatuta. Gero EreƱozura eta hangoelkarteekin tailerra dinamizatu. Eta hurrengo goizean muga gurutzatu eta AB eta Batasunako ordezkariekin goiz osoan bildu. Azken hori zen urdurien jartzen ninduena, baina ez nuen espero bizi behar nuena, ezta antzeko zerbait ere.
Osteguna problemarik barik, EreƱozutik Donostira urten nintzen arte. Gaba zen urten nintzenerako, kotzeko irratia piztu eta bapatean bera bakarrik amatatu zan. Leioa jaistera joan, eta ez zebilen. Zerbait ez zegoen ondo. Hernanitik Donostira argi barik joan nintzen. Donostira sartu eta lagun baten pisura joan nintzen lo egitera. Laguna ez zegoen etxean eta trago batzuk hartzera joan behar. Antiguora kotzez heldu nintzan, argiak piztu barik, eta ara non metralleta eskuan zutela betz talde batekin tipatzen naiz, eta ni argi barik, gauean ezagutzen ez nuen auzo batean.
Laguna topatu, eta Kurtsalera joan behar ginela esan zidan, festa batera. Festara heldu eta publizitate fetibal bateko efsta zela enteratu nintzen. Festibalerako sarrera 545eurotakoa zen, eta festa pribatua, 180 eurotan kalkulatuta, festibaleko jendea baino ezin zan sartu Kurtsala eta hondartza artean zegoen karpa batera. Nere lagunak bertako kamareroak ezagutu eta “kolatu” gintuzten. Barruan “barra libre”, koktelak egiten aditua zen kamarero bat lagun, eta ni mutil bakarra egunan zehar festibalean azafata izandako neskak inguratuta hondartzako olatuak entzuten ziren terraza batean jezarrita. Beste aukera urrengo goizean goizeko 7tan altzatu eta Baionara joan ondoren lauorduz politikaz hitz egitea zen. Ay ama, ze erraza den batzutan zer nahi duzun jakitea, eta ze zaila politika zientzietako ikasle izatea!!!!
Ez dut kontatuko gaua zelan bukatu zen, baina hurrengo goizean hor nintzen goizeko 10etan Jakes Bortayrou-ri sakoneko elkarrizketa egiten. Oso tipo interesantea suertatu zen Jakes (jakes ahoskatzen da, idazten den bezala, eta ez jaks, uste nuen bezala). Eta ez zitzaizkidan batere gogorrak egin berarekin egon nintzen bi orduak, kontrakoa esan beharko nuke, azkarregi pasatu zirela, eta naiz eta gehiago hitz eginnahi, Xabi Larralderekin elkartzera joan behar izan nuen. Jakes-ekin bulegotxo batetan egon banintzen, Xabirekin askoz be informala izan zan. Taberna bateko terrazan egon ginen, eta Baiona osoa ezagutzen zuela ematen zuen. Oso denbora gitxi zuela esan zidan, nik elkarrizketa gidoia konprimitu, eta beste lagun bat elkarrizketara gehitu zitzaigunean guztiz anarkikoa bihurtu zen. Gainera Jakes-ekin grabagailuaren memoria dana bete, eta apunteak hartu behar izan nituen.
Xabik eman zidan ordu erdian (oso gutxi, bai) elkarrizketa bukatu ez genuenez, berarekin jatera gonbidatu zidan, Batasunako egoitzan. Horrela Batasunako egoitza ezagutzeaz gain bertan lan egiten zutenekin egoteko aukera be izan nuen, eta ara non nere auzoko preso ohi bat topatu nuen. Sorpresa bat bestearen atzean.
Bazkaldu eta kafea bukatu nuen elkarrizketa. Azkenean hori Batasuna eta ABren estrategia politikoen inguruko mahi ingurua bilakatu zen hori, eta ni moderatzaile!! Danak Batasunakoak, baina analisi sakonekin eta ez hitz utzekin, eta Abren gainean errespetuz hitz egiten.
Azkenean Batasunako Iparralderako propaganda eta agiriak eman ondoren, lagunak egin eta Batasunako liberatu batekin eskalatzera joan nintzen Itxasura. Hor beste sorpresa bat izan nuen geure fakultatean ikesten dagoen mutil bat geugaz eskalatzera etorri zenean.
Arrasti bukaeran etxerako bidea hartu neka neka eginda, eta beste gertakizun bat izan nuen, muga gurutzatzera joan eta Espainiako polizia ordu erdiz euki ninduen geldirik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario