sábado, 12 de abril de 2008

Ipar Euskal Herriko egoera politikoari buruzko ikerketa

Orain para bat hilabete Euskal Herriko alderdi baten jarraipena egin behar eta neure buruari galdetu nion, "hauteskundetan gauden honetan, zergaitik ez hartu Iparralde? Iparralden bere hauteskundeak ditugu, eta jarraipenaren ardatza hauteskundeok izan behar badria zergaitik ez hartu geure burua antolatzeko direnak, arrotzak zaizkigun Espainiako hauteskundeak hartu beharrean?" Izan ere kanpotik datorren inongo inposaketa baino krudelagoak dira guk geure buruari ezartzen dizkiogunak. Euskal Herrian bizi den, euskal herritarra den eta ikerketa eremua Euskal Herria duen ikasle batek zergaitik hartu beharko lituzke Espainiako hauteskundeak ikerketaren ardatz EH-an bertan geure burua antolatzeko antolatzen diren udal hauteskundeak izanda? Zergaitik mugatu beharko genuke geure burua horrela? Bizi eta izanarekin ez du balio, euskal herritar bezela jokatu behar dugu. Eta horrela Hegoaldetik askotan ahastuta dugun Iparraldean jarri nuen nere arreta.

Egia esan ikuspuntu normatibo horretaz aparte, errealitate ofiziala beste errealitate batekin aldatzeko saio honek (orain eraldaketa esaten zaiona, lehengo iraultza) badu beste puntu bat, oso bestelakoa. Lehenengoa pauso bat aurrera ematea bada, bigarren hau ihes bat da, Hegoaldean abertzeleok dugun egoeratik ihes egitea. Hori da hain zuzen gaia planteatuta neure buruari egin nion bigarren galdera, "zergaitik egin aurre Hegoaldean dugun errealitate gordinari Iparraldeko itxaropenaz kutsatu ahal banaiz?". Horrela lehenengo galderari erantzunda hauteskunde kantonal eta munizipalak ardatz Iparraldeko egoera aztertzea erabaki nuen bezala, bigarren honek EH Bai koalizioarengana eraman ninduen. Argi zegoen beraz nere ikerketaren gaia.

EAE-n dugun egoera gordinetik ihes egin, eta xamurragoa ez den beste errealitate batekin topo egin nuen. Naiz eta gaiaz arduratuta dagoen pertsona naizela kontzidertu, ikerketa behar bezala egiteko Iparraldeko eragile politikoekin elkarrizketatzeko hango egoera politikoaz nahiko ez nekiela konturatu nintzen. Nere lehenengo pausoa argi zegoen beraz, informazio estrategikoa bildu. Mario Zubiaga irakasleak Xabier Harlouchet-ek jarri ninduen kontaktuan. Honi nere egitasmoa azaldu eta egokiena Berriako Baionako berriemailea den Eneko Bidegain-eri sakoneko elkarrizketa egitea zela erabaki gendun, informazio estrategiko hori lortzeko asmoz. Aurrerago Xabi Larralde (Batasuna) eta Jakes Bortayrou (AB)-rekin bilduko gara.

Interneten eta egunkarietan (Berria, Le journal du Pays Basque, Berria.info,...) informazio jaso ondoren Eneko Bidegain-ekin bildu nintzen martxoaren 14an Hendaiako tren geltokian goizeko 11etan. Elkarrizketak ordu térdi iraun zuen eta ikerketarekin jarraitzeko informazioa lortu nuen. Orain informazio hori sistematizatzeko ordua da, hurrengo elkarrizketetarako gidoia behar bezala prestatzeko.

Eneko Bidegain-i eginiko lehenengo sakoneko elkarrizketa hau modu holistikoan eta ez zuezenduan egin zen. Holistikoa, gai ezberdinak ikutu zirelako, Frantziako sistema politikoa eta hauteskunde sistema, Iparraldeko egoera politikoa, eta abertzaleek bilakaera historikoa, gaur egungo egoera, eta EH Bai koaliziaren zergatia, egoera eta erronkak. Ez zuzenduan galdera irekiak egin zirelako, elkarrizketatuari erantzunak garatzen utziz. Honako gidoi hau jarraituz garatu zen:

BEROKETA GALDERAK:

- Frantziako sistema polítikoa eta hauteskunde sistema

- Frantziako eta Iparraldeko banaketa administratiboa

- Hauteskunde barrutiak, hauteskunde sistema

MAMIA

  1. Abertzaleak Iparralden:

i) Garapen historikoa

ii) Joera ezberdinak batzen, ABren sorrera, Batasuna prozesua,...

  1. Egungo egoera:

i) Abertzaleen harremanak eta EH Bai-ren sorrera

ii) EH Bai-ren papera, helburuak, osasuna,...(hauteskundeak aitzaki hartuta)

iii) ETAren su etenaren bukaera eta etorkizuna

No hay comentarios: