martes, 8 de abril de 2008

Enpirismoa ala Normatibismoa?

Asier Blas-ek gidatutako Ikerkuntza Teknikak II irakasgaiaren blog-ean zabaldutako eztabaida jasotzea du helburu post honek.
Orainarteko eztabaida honako helbide honetan kontsultatu daiteke:
http://ikerketapolitologikoa.blogspot.com/2008/02/bigarren-eskola-2208-2-11.html
Nere ekarpena post horren azkeneko erantzuna da, jarraian kopiatzen dudana:

Guztiz ados natalia eta aitziberrekin azken parrafoan eta hipotesiak planteatzerakoan eta behaketan enpirikotasuna gailendu behar dela esaten dutenean (ikerketa dena da, eta ez hori bakarrik,;)) eta ondorioetan berriz alderdi normatiboa. Baina nik zerbait gehituko nuke. Ikerketaren alde inpotanteenetako den gaia aukeratzea eta lehenengo planteamendua egiterakoan normatibotasuna agertu behar da, edo hobeto esanda, agertzen da alabeharrez, eta hau ez dugu ahaztu behar.Bestetik planteatu duguna ideala da, izan beharko litzatekeena. Baina beti ez da horrela, eta honekin oso adi ibili behar gara, askotan enpirikotasunaren atzean normatibismoa izkutatzen baita. Enpirikotzat zaltzen diren deskripzio asko normatiboak dira, ikusi bestela testuan agertzen den zergen adibidea, zergaitik ez da gastu militarra jaitziko gastu soziala jaitzi beharrean?Oso zaila da deskripzio guztiz enpirikoak egitea, ia ezinezkoa, milaka aurreiritzi, ideal, etab-ekin kutsatuta baitkaude (interesak ere tartean daudelarik; eta gure ezintasun eta muga hau ez genuke ahaztu behar.Are gehiago, gure lanak izango duen (behaketak ere bai) subjetibotasuna onartu beharko genuke hasiera hasieratik.

egilea: nire aurretik honetaz ahusnartu duten asko eta ni neu,etorriko direnen gogoetekin ideiok obetuko direlakoan

No hay comentarios: