hartaz behar huke".
Aholkurik nork eman
badaukat, demontre.
Askoren solasentzat
gor edo nahi nuke.
Zergatik honetaz,
hartaz zergatik?
Zergaitik ez neure
gogoak damaidan bidez,
zergaitik ez jardun libre?
Gai inportanteez barne
eraman nahi naute
neure izate-moduarentzat
begirune gabe,
niretzat neure gaiak
ez bailira eta
asko inoprtante.
Neure gaiak, gaitxoak
erlieberik gabeko
esankizuntxoak
nahi ditut jaulki
ahotsik behartu gabe.
Beude gai inportanteak,
beude behar huke-ak,
aholku guztiak beude
beren handitasun
handiaren aldare
barrokoetan,
ale!
Bitoriano Gandiaga

No hay comentarios:
Publicar un comentario