lunes, 24 de marzo de 2008

A la noche la hizo Dios

Lezotik bueltan 08ko gazte topagunearen inguruko gogoeta egin behako nuke, gogoeta politikoa agian, jaiaz gain, politika baita hiru egun euripean egotearen arrazoi nagusia. Baina nekatuegi nago, fisikoki nekatuegi espiritua berrindartu didan farrarengatik, mentalki nekatuegi bihotza tristetzen didan egoera politikoarengatik. Ez dut ahotsa behartuko beraz, ez oraindik ez, garai honetan nagusi den posmodernismoan babestuko naiz ezer ez esateko, espirituaren euforia noiz desagertu zai, bihotza alaitzeko arrazoiak noiz agertu zai.

Zerbait idatzi behar baina, eta gauari idatziko diot. Bi neken arrazoia den gauari. Aspaldi ikasi nuen gauan mugitzen, gaua gainditu eta egunsentiaren bila gagoz ordea, eta horren bidean hiru egun ematen ditugu gauan oinarrituta. Ez al da kontraesana?
Kristauontzako bere iluntasun egunak izan dira, urtean zehar argia amatatzen dan egun bakarrak. Egun alaienaren aurretik datorrena, Euskaldunontzako bezala. Euskaldunok (abertzale garenok behintzat) Jainkoaren berpizkundearekin batera, argiaren itzulerarekin batera, aberrieguna ospatzen dugu, geure herriarentzako argia izan beharko lukeena.
Nik ordea gauean hiru egun alai pasa ondoren ez dut argi hori gertu ikusten. Eskerrak gauaren sekretua ondino ahastu ez zaidan.

Atahualpa Yupanquiren hitzekin uzten zaituztet, politikaz beste egun baten idatziko dut, erosoagoa da orain poematzo bat kopiatzea. Egunsentia etorri bitartean, gaua irabazi beharko dugu



A la noche la hizo Dios para que el hombre la gane
transitando por un sueño como si fuera una calle
platicar con un amigo
oir un canto en el aire
ver el amor enredado en la niebla de los parques
o adivinar un poema que nunca lo escribio nadie,
a la noche la hizo Dios para que el hombre la gane

la noche tiene un secreto y mi corazón lo sabe
por más que quiera ocultarlo con teciopelos del aire
me lo contó un a guitarra, hondo jagüel de saudades

lo aprendí en esas historias que cuentan los trasumantes
lo leí en el rojo vino que en las madrugadas arde
lo ví brillar pecho a dentro destilando soledades.
la noche tiene un secreto y mi corazón lo sabe
y a la noche la hizo Dios para que el hombre la gane


Atahualpa Yupanqui

No hay comentarios: