viernes, 28 de marzo de 2008

M-9 edo ikasteko ordua?

M-9 fetxa famatutik aste batzuk pasata hauteskundeen ematzen inguruko gogoetak egiteko garaia heldu da, egun horren biaramuneko zenbakien eta tertulianoen mozkorraldi eta ajetik libro garen honetan. Ez dut onezkero buruz dakizkigun emaitzen errepasoa egingo, titularretan agertzen diren hitz potoloak errepikatuz. Ez du merezi, horretarako neurea baino askoz hobeagoak diren milaka blog egongo da, eta gainera tertuliano hoien antz handiegia eukiko nuke.
Ez, nik askotan ahasten zaigun, eta titular hoietan agertu ez den zerbait gogoratzen hasiko naiz, hauteskundeak EH-an ez ziren 9an bukatu, zazpi egun geroago baizik, Ipar EH-ko udal eta kantonamendu hauteskundeen bigarren itzuliarekin.
Iparralde eta bereziki hauteskunde hautan abertzaleak izan dituzten emaitzak politikan gertatzen den fenomeno baten adibide garbia dira, espainiako kasuaren azterketarako bere baliagarria izan daitkeena. Hemen EHBai koalizio abertzalearen emaitzak ikaragarri honak izan direla ezin da uka, baina aldi berean fenomeno berezi bat gertatu da, naiz eta emaitzak oso positibotzat artu, lege elektoralak emandako ondorioak azken hauteskundeetakoak baino txarragoak dira. Baigorriko ordezkaria galdu da, eta ez da alkatetzarik lortu.
Paradoxa honetaz baliatu gaitezke ulertzeko hauteskundeen irakurketa ezin dela bakarrik zenbaki eta aulkietara mugatu, tertulianoek egiten duten bezala, eta azterketa baliagarria izatea nahi badugu joera eta arrazoietara jo behar dugula.

Ipar EH-ak bigarren irakasgai bat ematen digu honetan. Hauteslegoa bi irizpideri erantzunez mugitzen da arrazoi ideologikoetaz aparte. Hitz ponpoxen gainetik eguneroko bizitzaren arazoak kudeatzen dakien norbait nahi du instituzioen buru ikusi (borroka ideologikoa albo batera utzi barik noski), eta ilusioa eman behar zaiola. Bi hoien orekan dago gakoa. Eta hori da hain zuzen Iparralden EH Bai koalizioak egin duena, abertzaleon ezberdintasunak albo batera utzi, eta minimo komunetan oinarritutako etorkizun abertzale baterako oinarriak jarri hauteslegoa ilusionatuz. Hori bai, hitz potilo eta ponpoxetatik aratago, abertzaletasuna (eta Esukal Herri batu eta askea) eguneroko bizitzarako aukera posible eta erreala del aerakutziz.

Noiz ikasiko dugugeure zilborrari begiratzerai utzi eta geure Iparraldeko anaiek egiten dutenaz ikasten?

No hay comentarios: