Eusko soziometroaren 36. txostenak post bat merezi du.
Hasierako irakurketa batean datuak “logikoak” ematen dute, batek baino gehiagok pentsatuko du horretarako soziometroa egitea pena merezi ez duela. Gobernuan dauden alderdiko, edo egonkortasun egoera bilatzen duten alderdiko hautesleek EAEko egoera obeagoa ikusiko dute, egoera txarrera egin duela uste dutenen artean berriz muturretako eta gobernuen oposizio gogorrenean daudenen hautesle gehiago egongo da. EHAKtik gertu zentitzen direnen %35ak egoera txarrera egin duela uste du, eta Pptik gertukoen %37a, EAJren gertuko %24a eta PSEren gertuko %17aren aurrean.
“Logikoa” da ere estatu mailako alderdien jarraitzaileek Estatuko egoera obeto ikustea alderdi abertzaleen jarraitzaileak baino. Horrela PSE tik gertu daudenen artean %7a bakarrik egongo da bat ere ez pozik estatu mailan demokraziaren funtzionamenduarekin, PPren jarraitzaileen artean kopuru hori %14koa izango da, eta %37ra igoko da Aralaren jarraitzaileen kasuan eta %63ra EHAKren jarraitzaileen artean.
Egia da soziometroak datu interesgarriak uzten dizkigula, politologo bezala informazio baliagarria ateratzekoak. Adibidez politikaz hitz egiteko askatasunari dagokionean, eta sentimendu edo pertsepzio hau (pertzepzio bat dela kontutan hartzea inportantea da, eta ez balio absolutu bat) denboran zehar jasan izan duen bilakaera aztertzerakoan deigarria da 2006tik 2008ra alderdi guztietan politikaz askatasunez hitz egin dezakeela esaten dutenen kopurua nabarmen jaitzi dela alderdi guztien jarraitzaileen artean. Eragin hau su etenaren bukaerarekin lotu dezakegu, eta beraz “logikoa” hau bebai, aurresan zitekeena. Baina efektu hau “naturala” dela uste arren, deigarria izaten jarraitzen du, batez ere alderdi abertzaleen artean politikaz askatasunaz hitz egiten dutenen kopuruaren beherakadaren maila ikusita. EHAkren jarraitzaileen artean %58tik %32ra jaitzi da, 26 puntu, EAJtan %49tik, %27ra, Aralarren %56tik %42ra eta Ean %51tik %31ra. Alderdi abertzaleen jarraitzialeen artean askatasunez hitz egiten dutenen kpopurua beti talde handiena izan bada, orain Aralarren izan ezik pertsona batzuekin bakarrik hitz egin dezaketen taldea da nagusiena.
Ikusten dugu beraz joerak “logikoak” badira ere, datuok joera hoien maila eta garrantzia ikusten lagundu ahal digutela.
Dena den horrelako inkestak ez dira independenteak, beti erakunderenbat dago atzetik, Eusko Jaurlaritza kasu honetan, eta erakunde horrek ikerketa hauekin duen helburua be kontutan hartu beharko genuke horrelako datuak aztertzerakoan. Eragin handia izaten dute horrelakoetan galderen formulazioa, EAEko arazo nagusiak identifikatzeko adibidez. Horrela deigarria da estatu mailako inkestetan ”terrorismoa” eta “egoera politikoa” bakarrik agertzea, eta esuko-soziometroan aukera berdinean “bake prozesua” aitatzea. Edo “bake prozesua” “terrorismoarekin” batera agertzea, aukera berdinean, eta ez “Euskal Herriko gatazkarekin” batera.
Azkenik idatz dagigun pare bat lerro arestian aitatutako “emoitz logiko” hoien inguruan. Emoitzen lerro nagusiak “logikoak” dira bai, eta ez genuen espero beste ezer. Izan ere honelako inkesta eta teknika kuantitatibo bideko ikerketek egiten dutena diskurtso ofizialak berproduzitzea baino ez da. Eta beraz herrialde batetaz ezer ez dakigunean alderdien jarrera ofizialak zeintzuk diren jakiteko balio dute gehien bat. Egia da hori baino informazio gehiago ematen dutela, eta alderdien oinarriek ere autonomia bat dutela, eta eragina ez del abeti goitik beherakoa, baina diskurtso ofizialen eragin hori da emotzak “logikoak” izatearen arrazoia.
Bestetik esuko-soziometro honetan badaude Hierarkizazio eta termometro teknike adibide mordozka.
Termometroa:
Termometroko adibide pilo bat dago. Besteak beste demokraziaren funtzionamenduaz edo giza eskubideen errespetuaz EAE zein Estatuan, emaitza posibleak oso pozik", "nahikoa pozik", "ez oso pozik" eta "batere pozik ez" taldeetan sailkatzen ditu erantzunak. Hau da, termometroaren teknika erabiltzen du. Termometroa bere erabiltzen du 69. orrialdean hauteskunde ezberdinen garrantziaz galdetzen duenean.Hierarkizazioa:
Hierarkizazioa erabiltzen du hauteskundeen artean garrantzitsuena zein kontsideratzen den galdetzen duenean, 67. orrialdean, edo botoa emoteko faktorerik garrantzitsuenaz galdetzen duenean 71. orrialdean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario