Badira 40 urte munduan zehar milaka gazte, eta ez horren gazte, beste mundu bat posible zela aldarrikatuz klase eta lantegietatik kalera irten zirela. Egun eta aste hoietan aldaketa gertu ikusi zen, bazirudien eltzear zegoela. Orain, dena eztabaidatuta eta erabakita dagoela saldu nahi diguten honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da eraldaketa horren gertu ikusi zen garai hori gogoratzea. Gogoratzea, baina ez iraganean geratzeko, baizik eta iraganetik beste mundu hori posible dela ikasteko eta besteek gu baino lehenago emandako pausoen ondoren geureak emateko; Eraldaketaren indar batuketa kate horretan geure ekarpena egiteko. Horregaitik Unibertsitate Kritiko baten aldeko Asanbladatik gogoeta-ekintza jardunaldi batzuk antolatu ditugu maiatzaren 13, 14 eta 15erako. Jardunaldien justifikazio eta programa dekozue jarraian
1968ko Maiatzak historian gizakiaren indar nagusia bere sorkuntza intelektualaren gaitasuna eta gizartearen eraldaketak eratzen dituzten kontraesan sozialetatik duen jakinmina da. Mundua ez da estatikoa eta gizakion bizi-maila gaur egun arte emandako gertakizun historikoei ematen diogun balioaren araberakoa da. Gertakizun hauen inguruan egiten dugun balorazioa gogoeta, kritika eta ebaluazio konstanteak markatuko dute. 1968Ko Maiatzera itzultzea, 40 urte ondoren, ondare kultural, politiko, ekonomiko eta sozialera itzultzea da. Bere garantiza gizateriaren sormen ahalmenean, eraldaketaren ahalmen positiboan eta faktore positibo eta negatiboen azterketan pentsatzean datza. Bereziki ikasle mugimenduak arlo sozial eta politikoan joka dezakeen papera garrantzitsua dela demostratzea. 1968ko Maiatzaren 40. urteurrenaren ospakizuna iharduera akademiko, sozial eta kulturala da unibertsitate komunitatearen eraikuntzan parte hartzen dugunontzako: ikasleak, irakasleak, langileak eta zuzendaritza. Adiera eta ahots ezberdinak biltzen dituen akademi eta kultur eztabaida gune bat sortzea beharrezkoa da goi hezkuntza eta bere betebehar etiko eta sozialaren inguruan hausnartzeko.
Helburuak.
- 68ko
Maiatzaren 40. urteurrena dela eta, bai gai hau eta gaur egungo ikasle mugimenduaren egoerari buruzko gogoeta, adierazpen eta elkarrizketa jardunaldiak burutatzea.
- Unibertsitate komunitatea osatzen duten eragile guztiekin (zuzendari, irakasle, ikasle) komunikazio gune bat irekitzea.
- Arlo akademiko, kultural eta artistikoan ikasleen formakuntza sustatzen duten eztabaidak eratzea.
- Akademi eta gizarte gogoeta, eztabaida eta parte hartzea sustatzea, beste unibertsitateetako unibertsitate komunitateekiko harremana indartuz.
-Unibertsitate komunitate baten eraikuntza bultzatzea.
Jardunaldien programa ikusteko bisitatu: http://www.universidadcritica.org/Mayo%2068.htm
La barricade ferme la rue mais ouvre la voie

No hay comentarios:
Publicar un comentario