domingo, 18 de mayo de 2008

10 urte 11 matxinada, gora KUKUTZA

Urte honetan beteko da kukutza III gaztetxearen 10. urteurrena. 10 urte alternatibak eraikitzen, Azkuna, Abandoibarra eta nabajeroari gerra-ren Bilbon beste gizarte bat posible dela ez bakarrik aldarrikatzen, baizik eta egunero frogatzen. 7katu, olabeaga eta Erribera desalojatu dituzte, horregaitik inoiz baino garrantzitsuagoa da inoiz baino ozenago aldarrikatzea: GORA OKUPZIOA!!!



Dagoeneko hamar urte dira lantegi bizigabe hau edozein lekutara iristeko gai zen ontzi bihurtu genuenetik eta abentura horretan murgildu ginenetik. Ontzi honen engranajea ez dira akatsik ez egiteko diseinaturiko makinak, baizik eta pertsona kate luze eta sendo bat, guztion ahaleginak sustatua eta bultzatua, non pertsona bakoitza ezinbestekoa eta bakarra den ontziak aurrera egin dezan, batzuetan noraezean eta beste batzuetan norabide finkoarekin, baina beti sistema ezberdin baten porturantz, maparik gabe nabigatuz, geure ibilbideak asmatuz eta beste batzuek lehenago egindakoak jarraituz. Portu bakoitzean jendea gehituz joan zaigu, eta gero eta ontzi gehiago daude, bakoitzak bere ibilbidea esploratzen du, baina denok goaz norabide berean.


Okupazioaren bandera jarri genion, erabateko aldaketa aldarrikatzen duena, autogestioa, horizontaltasuna, pertsonen arteko harremanen aldaketa, era pertsonal eta kolektiboan adierazteko askatasuna.

10. urtemuga iristeak erritmoa moteltzera eta atzera begiratzera eraman gaitu. Maparik gabeko bidaia honetan ezin ditugu ahaztu bidaia-lagun guztiak, irakaspenak, ekaitz-gauak, egunsentiak, egun eguzkitsuak, bizitzarako aurkituriko giza eta ikaskuntza altxorrak, kultura, bizimodu eta pentsaera ezberdinak, oztopoei aurre egin beharreko egunak, ziztu bizian ibili beharreko egunak.


Bidaia honetan, gogorra batzuetan, baina polita, ez ditugu irla ilunetan gordeta dituzten horiek ahazten, non zeruertza ikusi ezin den, baina bai haraino iristen dela errebeldia haizea.


No hay comentarios: