






Herrien arteko elkartasuna delako herrien indarra, Nakba izenez ezagutzen den palestinarren exodoaren 60 urte betetzen diren honetan Leioako kanpusean antolatu genuen ekintzaren irudiak dituzue hemen.
Idatzi genuen manifestua:
AL NAQBA-N, PALESTINAREKIN ELKARTASUNA ETA ISRAELI BOIKOTA!
1948ko maiatzaren 15ean Israelek bere estatu sionista aldarrikatu eta inposizioz aurrera eraman zuen bere borondatea. Momentu horretan Al Naqba edo hondamendia bezala ezaguna egin den epea zabaldu zen palestinarrentzat. Momentu horretatik aurrera, holokausto berri bat emango da palestinarren aurka. 60 urte hauetan, beraien lur eremua gero eta txikiagoa izan da, kolonia sionistak nonahi hedaturik, 5 milioi errefuxiatu Palestinatik kanpo, barne errefuxiatuak, 12.000 preso politiko, apartheid-aren harresia, kontrol puntuak (check-point) edozein tokitan, lurrak espropiaturik, ekonomia suntsiturik, oinarrizko eskubide zibilak, osasun eskubideak, mugimendu eskubideak, azken batean bizitza bera, Israel estatuak baldintzaturik.
Hori dela eta, gizarte zibilari hondamendi hau gogoratzera, exodoa eta suntsipena salatzera, eta bakea eta justizia aldarrikatzera dei egiten diogu. Hortara, duela urte batzuk Palestinako 170 eragilek nazioartean Israel boikoteatzeko deialdia zabaldu zuten, Israel deslegitimatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko boikot ekonomiko, kultural eta akademikorako deia alegia.
Okupaziorik ez! Sionismorik ez! Palestinarentzako bake justu baten alde! Israeli boikota!
Komite Internazionalistak, Unibertsitate kritikoaren aldeko asanblada eta kamaradak

No hay comentarios:
Publicar un comentario